2017/12/16

17-12-16 GABONAK

[eus] Gabonak gain-gainean ditugu jada! Abendualdia hasi genuenetik somatzen da Ikastolan. Ikasleak sasoi honek eskatzen digun hausnarketa egiten ari dira, Jesusen etorrerarako prestatzen ari gara! Horretarako, Artxandape Ikastolan egitarau mardula prestatu dugu:

abenduaren 3tik aurrera ABENDUALDIko hausnarketa eta prestaketa-lanak erlijio-saioetan, LH-DBH.
abenduaren 5ean "ITSAS JAIOTZA"ren muntaketa
abenduaren 18an HHkoei zuzendutako IKUSKIZUNA.
abenduaren 19an GABON-ELIZKIZUNAK eta LH 2koek eta LH 4koek prestatutako "JESUSEN JAIOTZA" ANTZEZLANAK La Aneja-Familia Santua Parrokian.
abenduaren 20an Antton Irusta idazlearen eskutik GABON-POSTALEN TAILERRA Goaz Museumen.
abenduaren 22an OLENTZEROREN BISITA (HH-LH 1-2) eta GABON-JAIA (HH-LH-DBH).

Bestalde, asko eta asko dira ere girotzeko egindako jarduerak, besteak beste, esku-lan eta apainketa lanak. LH 3-4ko ikasleek, esate baterako,Gabon-abestien kantutegia osatu dute gelan, ondoren, postaz etxeetara bidali dituzte familiekin partekatzeko. Ikasle zein irakasleek familiak zoriondu eta animatu nahi dituzte hilaren 22an auzotik egingo dituzten kalejiretan parte-hartzera. Beraz, badakizue, kantutegia eskuan eta ikasleekin abestera. Horretarako, neska-mutilak buru belarri dabiltza ere Gabon-abestien azken entseguak egiten.

ARGAZKIAK WEB-GALERIAN

[cas] ¡Que la Navidad está a la vuelta de la esquina, no es ningún secreto! Es palpable en la Ikastola desde que comenzamos el Adviento! El alumnado está realizando las reflexiones que este periodo nos invita a hacer, ¡nos estamos preparando para la llegada de Jesús! Para ello en Artxandape Ikastola hemos preparado un programa repleto de actividades:

desde el 3 de diciembre reflexión y preparación durante el ADVIENTO en las sesiones de Religión, EP-ESO.
el 5 de diciembre montaje del "NACIMIENTO MARINO"
el 18 de diciembre ESPECTÁCULO dirigido a EI.
el 19 de diciembre CELEBRACIONES DE LA PALABRA NAVIDEÑAS y REPRESENTACIONES TEATRALES "EL NACIMIENTO DE JESÚS" en la Parroquia La Aneja-Sagrada Familia, a cargo del alumnado de 2ºEP y 4ºEP.
el 20 de diciembre TALLER DE POSTALES NAVIDEÑAS a cargo del escritor Antton Irusta em Goaz Museum.
el 22 de diciembre VISITA DEL OLENTZERO (EI-1º-2º EP) y FIESTA NAVIDEÑA (EI-EP-ESO).

Por otro lado, son un sinfín las actividades que se llevan a cabo también para la ambientación, entre otras, las manualidades y los trabajos ornamentales. Por ejemplo, el alumnado de 3º-4º EP ha confeccionado un cancionero para posteriormente enviarlo por correo a sus familias. El fin tanto del alumnado como del profesorado es felicitar las fiestas y animar a las familias a que cancionero en mano participen en el pasacalles que realizarán por diferentes puntos de barrio el día 22. Para lo cual los chicos y chicas están realizando los últimos ensayos.

FOTOS EN LA GALERÍA WEB

2017/12/11

17-12-12 GABON-OPORRETARAKO IRAKUR-LIBURU PROPOSAMENA

Kaixo lagunok,

Jarraian Gabon-oporretarako egokiak izan daitezkeen irakur-liburu proposamena luzatzeko asmoz zuzentzen gatzaizkizue! Zerrenda, adinaren arabera saillkatuta duzue: HH (0-6 urte) LH 1-2 (6-8 urte) LH 3-4 (8-10 urte) LH 5-6 (10-12 urte) DBH 1-2 (12-14 urte) DBH 3-4 (14-16 urte).

Beste barik, zuen interesekoa izan daitekelakoan, jaso ezazue gure agurra!
Aprobetxa ezazue liburuetakoren bat Olentzerori eskatzeko! Oraindik sasoiz zabiltzate!

Bibliotekako arduraduna




2017/12/04

17-12-05 AURTENGO JAIOTZA: DENON ARTEAN ZAIN DEZAGUN ITSASOA!




[eus] Urtero bezala ia-ia konturatu barik, Gabonak heldu zaizkigu. Eta, urtero legez, jaiotza jartzeko garaia da.
Ikastolan urteak daramatzazuenok gogoratuko duzue Artxandapeko jaiotza ez dela beti ohikoa izaten, bere artzain, goroldio eta enbor azalekin.
Gogoratuko dituzue gure jaiotza afrikarra, euskalduna, edo patata eta makarroiekin egindakoa, edo eskolako materialekin egindakoa.
Baita ere urte batean Artxandapeko langileok jaiotza osatu genuela!
Eta, halakoetan, gure jaiotza hausnarketa desberdinei lotu genion:
  • Gosea munduan.
  • Baliabiderik eza eta eskolara joateko ezintasuna.
  • Taldearen garrantzia.
  • Norberaren kultura oinarri, gainerako kulturak maitatzea.

Ikusten duzuenez, aurten ere, hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztegu.
Oraingoan, itsas jaiotza jarri dugu itsasoaren egoeraz gogoeta egiteko.
  • Itsasoa guk botatzen dugun zabor guztia jasotzeko zabortegia ote da?
  • Gure bizitzeko moduak zer eragin du gai horretan?
  • Zer egin ahal dugu itsasoa babesteko?

Ez dugu nahi inor aspertu informazioarekin, baina pare bat datu eman nahi ditugu:
  • 8 milioi samar tona heltzen dira urtean itsasora.
  • 1’5 milioi hegazti, arrain, bale eta dortoka hiltzen dira urtero plastikoen kutsadurarengatik.

Ingurumena eta, bereziki, itsasoa zaintzera gonbidatzen zaituztegu.
Eguberri on!

EL BELÉN DE ESTE AÑO: ¡CUIDEMOS EL MAR ENTRE TODOS/AS!

[cas] Como cada año, sin que nos demos cuenta, llega la Navidad. Y como cada año, es el momento de montar el Belén.
Los que lleváis algunos años formando parte de la Ikastola, recordaréis que el Belén en Artxandape no es siempre el tradicional con los pastores, las cortezas de árbol, el musgo…
Recordaréis el año en el que el Belén fue africano o euskaldun, o el realizado con patatas y macarrones, o con material escolar.
¡Incluso un año todos los que trabajamos en la Ikastola formamos parte del Belén!
Y en todas estas ocasiones unimos el Belén con diferentes mensajes para hacernos reflexionar:
  • El hambre en el mundo.
  • La carencia de recursos y la imposibilidad de acceder a la escuela de muchos niños.
  • La importancia de trabajar en equipo.
  • El respeto a todas las culturas desde el amor a la propia.

Como veis, este año también os animamos a reflexionar. En esta ocasión tenemos “Un Belén marino”. Para introducirnos en el tema recordamos la situación del mar:
  • ¿Es el mar un vertedero capaz de soportar todo lo que le echemos?
  • ¿Cómo influye nuestra forma de vida en la vida marina?
  • ¿Qué podemos hacer nosotros para colaborar en defensa del mar?

No queremos saturaros con información, solo mencionaremos un par de datos:
  • 8 millones de toneladas de basura al año llegan a los mares y océanos.
  • 1’5 millones de algas, peces, ballenas y tortugas mueren al año por efecto de la contaminación de residuos plásticos en el mar.

Os animamos a cuidar del medio ambiente, en general, y del mar, en particular, dada la amenaza constante a la que está sometido para que todos podamos disfrutar.

¡Feliz Navidad!

2017/12/03

17-12-03 ESKERRIK ASKO (EUSKARAREN EGUNA)

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, gaur jaialdi itzela izan dugu Ikastolan! (Argazkiak)
Lerro hauen bidez, gure eskerrik zintzoenak adierazi nahi dizkiegu,
alde batetik, antolaketa lanetan aritu diren DBHko ikasleei, beraien lan, ardura eta parte hartzeagatik;
bestetik, Guraso Elkartearen Euskara Batzordeko kideei, euren lan, gogo eta ekimenagatik!
ESKERRIK ASKO, BIHOTZEZ!



Era berean, gogoratu nahi dizuegu, Euskara Batzordearen parte izateko gonbita zabalik duzuela. Informazio gehiagorako idazkaritzan galdetu. Anima zaitezte!!!
 

2017/11/29

17-11-29 EUSKARAREN EGUNA

Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, abenduaren 3an (igandea), Euskararen Jaia ospatuko da 11:00etatik 13:00era Ikastolako jolastokian. Gurasoek lan honetan Ikastolaren eta DBHko zenbait ikasleren laguntza izango dute.

Era berean, hilaren 4an (astelehena) ikasleek, ohiko eskola-ordutegian, egun osoko ospakizuna izango dute, euskararen balio eta garrantziaz kontzientziatzeaz gain, guztiok elkarrekin gozatzeko!

2017/11/23

17-11-22 ESKERRAK (STA. ZEZILIA)

Lerro hauen bidez gure eskerrik zintzoenak adierazi eta helarazi nahi dizkiegu irakasleei eta bereziki ikasleei, Santa Zeziliako Kontzertuak aurrera eramateko erakutsitako ardura eta egindako lanagatik.
MILA ESKER!

Mediante estas líneas queremos mostrar nuestro más sincero agradecimiento al profesorado y sobre todo al alumnado que ha participado en la organización de los conciertos de Santa Cecilia. ¡Muchas gracias por vuestro trabajo!



2017/11/07

17-11-07 HOMELESS FILM FESTIVAL

Homeless Film Festival Manchesterren (Erresuna Batuan) 2011. urtean hasitako zinemaldia da eta munduan etxerik gabeko pertsonen sentsibilizazioan murgilduta dagoen zinemaldi bakarra delarik. Oraingo honetan, Bizitegi elkartearen bitartez, eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, Europako lurralde batek etxerik gabeko pertsonen errealitatea islatzen duen zinemaldia antolatzen du bigarren aldiz. Bilboko udalaren laguntzarekin burutzen den jardunaldi honek gizarte inklusionaren inguruko gaiak jorratzea du helburu, zinemaren eta antzerkiaren bidez. 
Artxandape Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak bertan parte hartu zuten azaroaren  3an  "Zinema eta antzerki ikastetxeekin" jardunaldian. Hona hemen ekitaldiaren argazki batzuk. 

The Homeless Film Festival fue fundado en 2011 y es el único festival en el mundo que utiliza la industria cinematográfica como una manera de destacar y abordar las cuestiones de los sin techo. HFF trabaja diariamente con personas sin hogar de todo Reino Unido, ofreciendo proyectos gratuitos de creación creativa a corto y largo plazo. El festival viaja por todo el Reino Unido proyectando películas de alto nivel de todo el mundo en cines independientes y lugares especiales. Por mediación de la asociación Bizitegi, llega a Bilbao la muestra cinematográfica con la colaboración del Ayuntamiento de Bilbao constituyendo una jornada de sensibilización sobre la inclusión social a través del cine y el teatro.
El alumnado de 4 de ESO de Artxandape Ikastola participó en las jornadas "Cine y teatro con centros escolares" realizadas el pasado 3 de noviembre. Aquí os dejamos unas fotos del evento.















2017/11/02

17-11-02 LHko IKASLEAK GO!AZENeko AKTOREEKIN



LHko ikasleak Go!azenen denboraldi berria iragartzen duen bideo grabazioan

Artxandape Ikastolako LH 3, 4, 5 eta 6. mailetako 125 neska-mutilek, gaztetxoen telesail arrakastatsuaren 4. denboraldia iragarriko duen bideoaren grabazioan parte hartzeko aukera izan dute. Go!azeneko aktoreekin batera gogotsu abestu eta dantzatu dute. Gainera, amaieran aktoreekin hitz egin, sinadurak eskatu eta argazkiak atera ahal izan dituzte.



Ekintza hau benetan da garrantzitsua; alde batetik, ikasleek Euskararekiko duten erreferente nabarmena dugulako telesaila, bestetik dantza eta kantuarekin adierazteko aukera izan dutelako eta azkenik, ikasleen interesekoa delako.



Hori dela-eta, lerro hauen bidez, era batera edo bestera, gaurko Go!azen-en bideoaren grabazioan ikasleek parte hartu ahal izateko egindako ahalegina eskertu nahi dizuegu familioi. Ekintzaren emaitzaren adierazlerik onena ikasleek oro har erakutsitako ilusioa izan dela uste dugu! Mila esker.



Bideoa argitaratu bezain pronto partekatuko dugu zuokin!  

Grabaziora bertaratu nahi izan ez duten neska-mutilek ekintza-ludiko bereziak burutu dituzte arratsaldean Ikastolan.








2017/10/18

17-10-18 HITZALDIA: ROBERTO AGUADO

[eus] ROBERTO AGUADO, psikologo klinikoak emango duen hitzaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.  
Emozioen unibertsora hurbilduko gaitu, gure emozioekin eta gure seme-alaben emozioekin erlazionatzeko dugun era ere antzematen lagunduko digu.
DATA: urriaren 24an
ORDUA: 19:00
LEKUA: Artxandape Ikastola

Anima zaitezte Guraso Eskola honetan parte hartzen! Parte-hartzeko interesa baduzue, galdetegi hau bete edo idazkaritzan izena eman (94 413 24 20).


[cas] Os invitamos a participar en la charla que impartirá el psicólogo clínico ROBERTO AGUADO.
Nos acercará al universo de las emociones, una toma de conciencia sobre la forma que tenemos de relacionarnos con nuestras emociones y con las de nuestras hijas e hijos.

FECHA: 24 de octubre (martes)
HORA: 19:00
LUGAR: Artxandape Ikastola

Os animamos a participar en esta escuela de Madres/Padres. Si estáis interesados/as en acudir, rellenad el siguiente formulario o apuntaros en secretaría (94 413 24 20).




2017/10/16

17-10-17 HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Elikadura osasuntsuaren garrantziaz jabetzeko asko eta asko dira ikasturtean zehar ikasgelan landutako jarduerak.

Aurten, ikasgelatik haratago joan nahi dugu, ekintza xume bat gehituz: OSTEGUNETAN (urriaren 19tik aurrera) FRUTAREN EGUNA OSPATUZ. Ostegunero, hamaiketako legez, fruta ekartzera animatu nahi ditugu ikasleak.


Durante el curso son muchas las actividades llevadas a cabo para concienciarnos de la importancia de una alimentación saludable.

Este año quisiéramos dar un paso más allá de las aulas, con una pequeña actividad: LA CELEBRACIÓN DEL DÍA DE LA FRUTA LOS JUEVES (a partir del 19 de octubre). Queremos animar a los alumnos/as para que los jueves traigan fruta como almuerzo.