2018/03/21

AL ANDALUS BIHURTU ZAIGU EGUN BATEZ GURE ARTXANDAPE: AR TXANDALUS

Gaur, DBH2ko ikasleen eskutik, azken asteetan prestatzen ibili diren AR-TXANDALUS egunaz gozatzeko aukera izan dugu. Arlo ezberdinetan landu eta prestatutako proiektu interdiziplinarra, LHko ikasleria osoari zuzenduta eta protagonisten familiei ere zabalik egon dena. Egun oso batez Al Andaluseko moduan murgildu eta ondo pasatzeaz gain, taldean kontu piloa ikasteko aukera izan dugu: antzerkiak, erakusketak, tailerrak… 

Eskerrik asko, hau bideratu duen irakasleriari eta batez ere protagonista nagusiei: lanean buru belarri aritu den DBH 2ko ikasleriari! 

Oraingoz, apainketaren irudiak besterik ezin dizkizuegu eskaini. Aurrerago, ekintzen argazki eta bideoak ere izango dituzue ikusgai! 
https://photos.google.com/share/AF1QipPgxzfeGppXOhomPO91leQyCTl9zbfEf9TfOjQuPzUt4cVprIBgHgw_-NoDU-8rpg?key=RW9QY3g3YkpLdXZJTU9rLTNxamNfQzVxcmxUeXFn

iruzkinik ez: